Sistema konjugatu

Kimika organikoan sistema konjugatu esaten zaio lotura bakunak eta anizkoitzak (bikoitzak edo hirukoitzak) txandakatuta dauzkan atomo-multzoari. Sistema konjugatu ziklikoetan aromatikotasuna sortzen da[1].

Sistema konjugatuak balentzia-elektroien deslokalizazio orokor bat eragiten du paraleloki lerrokatutako p orbital guztietan zehar, eta horrek egonkortasuna areagotzen du eta molekularen energia osoa murrizten du[2].

ß-karotenoaren kolorea polieno katearen sistema konjugatuari (gorriz), hots kromoforoari, zor zaio.

Sistema konjugatuei kromoforoak sortzen dituzte hots, molekulari kolorea ematen dion molekularen zatia.

  1. Sistema konjugatu. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
  2. Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos, Fernando; Izurieta, Itziar; Etxebarria, Nestor & Martinez de Marigorta, Edorta. (1996). Kimika Organikoa. UEU, 112-116 or. ISBN 84-86967-71-6..

Developed by StudentB